Beteluko Araxes ikastetxeko 1. eta 2. mailako neska-mutilak, azaroan eskaera egin ondoren, ekainaren 6an, astelehena, Zarauzko Igerain Aterpetxean maletak utzi eta Getariara joan ginen, gure lehen kanpaldia bizitzeko asmoz, urduri eta gogotsu. Getarian, Elkanoren eskultura ikusi eta kale estuetatik barna ibili ondoren, hondartzan bainatu ginen eta karramarroak hartzen aritu ginen. Parke batean bazkaldu genuen eta… Jarrai ezazu LH1-LH2 ZARAUTZEN irakurtzen
Ping Pong mahaia
Estalpe batzordeak lanean jarraitzen du eskolako patioaren eraldaketan eta umeek jolaserako aukera desberdinak izatea da helburua. Azken ekarpena ping pong mahaia izan da. Arrakasta handia izan du ikasleengan eta egunero aritzen dira jolasean. Eskerrak eman nahi dizkiegu Ana, Laura, Aitor eta Asierri mahaiaren instalazioa egiteagatik.
Kandinsky
Aurten eskolan tertulia artistikoak lantzen hasi gara. Aurreko hiruhilekoan Van Gogh-en “Gau izartsua” landu genuen eta oraingoan Kandinsky-ren “Zeru urdina”. Artistaren inguruko lanketa bat egiten dugu, aurkezpenak, tertuliak… eta bukaera emateko sormen lan bat.Kasu honetan eskola guztiak gure zeru urdina sortu genuen. Artistak dira gure haurrak!!
Menditik itsasora eta aterpea
LH3 eta Lh4ko ikasleak “Menditik itsasora” proiektuan parte hartu dugu. Lehenik, maiatzaren 17an, Beteluko Araxes ibaiaren inguruko animaliak eta landareak aztertzen egon ginen, Unai Otxoa eta Juanjo Altunaren languntzarekin. Maiatzearen 25tik 27ra Zarauzko Igerain aterpetxean egonaldia izan genuen. Ostegunean, proektuaren ekintzaren barne, belanuntzian eta Donostiako Santa Klara irlan eguna pasatu genuen, bertako animaliak eta landareak… Jarrai ezazu Menditik itsasora eta aterpea irakurtzen
Jolas kooperatiboak
Aste santutako oporrak baino lehen jolas kooperatiboak egin genituen eskolan. Eskolako haur guztiak taldetan desberdinetan banatu ginen eta gune desberdinetan joko bat egin genuen. Oso ongi pasa genuen, eta denbora luzez eskola eremuan elkarrekin ezin jolastu egon ondoren, berriro ere bueltatu ginen elkarrekin momentu polittak bizitzera.
Korrika 22
Hemen dituzue Korrikako argazkiak, ederki pasa genuen eta bi urte barru errepikatzekotan gara. Bitartean egunerokoan egin behar dugu Korrika euskararen alde, baina ez oinekin HITZEKIN baizik.