Jolas kooperatiboak

Aste santutako oporrak baino lehen jolas kooperatiboak egin genituen eskolan. Eskolako haur guztiak taldetan desberdinetan banatu ginen eta gune desberdinetan joko bat egin genuen. Oso ongi pasa genuen, eta denbora luzez eskola eremuan elkarrekin ezin jolastu egon ondoren, berriro ere bueltatu ginen elkarrekin momentu polittak bizitzera.

Korrika 22

Hemen dituzue Korrikako argazkiak, ederki pasa genuen eta bi urte barru errepikatzekotan gara. Bitartean egunerokoan egin behar dugu Korrika euskararen alde, baina ez oinekin HITZEKIN baizik.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

KORRIKA 2022

Kaixo familia: Korrika 22. ekitaldia martxan da. Euskararen  festarekin bat eginez, Araxes Ikas komunitateak (Guraso Elkartea eta Eskola) Kilometro bat erosi du, 1247.a hain zuzen ere, Aldatz eta Arruitzen artean. Datorren asteartean, apirilak 5, eguerdiko 12:55etan hartuko dugu lekukoa. Bertara, autobusez  hurbildu eta korrikan parte hartu ondoren,  eguerdirako eskolara itzuliko gara. Guk ere HITZEKIN euskarari… Jarrai ezazu KORRIKA 2022 irakurtzen

Futbolinak eskolan

Badira egunak eskolan bi futbolin ditugula. Famili baten ekarpenari esker gure patioan txoko berri bat daukagu eta bertan ikasleek asko gozatzen dute. Futbolina, rokodromoa… txoko polita geratu zaigu benetan.Hona hemen irudi batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

IHAUTERIAK 2022

Pasa den otsailaren 25ean eskolako ihauteriak ospatu genituen. Emozioen superheroiak herriko kaleetan zehar ibili ziren; poza, beldurra, maitasuna, tristura eta lasaitasuna. Ingurutxoa eta karrika dantzak dantzatu genituen eta trikitilari eta txistularien musikaz kaleak alaitzen ibili ginen. Bukatzeko Miel Otxin erre genuen eta haren inguruan dantza aritu ginen. Egun polita pasa genuen…

Gorputza ezagutuz

LH6-ko ikasleak gure gorputzeko sistema eta aparatu desberdinak ari dira ikasten. Horretarako, talde lana eginez aurkezpen batzuk prestatu dituzte eta gelakideen aurrean azaldu dituzte. Gure gorputza ezagutzen joateko modu interesgarria.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta