Zein ametsekin hasi?

Kaixo familiak Ikas Komunitatearen bidaian, amets egiteko garaia bukatu ondoren, jaso ditugun amets pila sailkatzen egon gara azken asteetan. Sailkapena bukatu dugu, eta orain amets horiek egi bihurtzen hasteko batzordeak sortu nahi ditugu. Baina, zein ametsekin hasi? galdera hori erantzuteko batzorde bat sortu behar dela uste dugu, denon artean erabakitzeko. Beraz, komunitate osoko kideak gonbidatuta… Jarrai ezazu Zein ametsekin hasi? irakurtzen

IOTEAK 2018

Pasa den otsailaren 16an Araxes eskolan ioteak ospatu genituen. Beteluko ioteen bezperan giroa berotzen joan ginen. Marrazki bizidunak izpide hartuta, mozorro ezberdinak prestatu genituen: pottokiak, harriketarrak, minions, pipi, popeye eta oliviarenak besteak beste. Eguraldia lagun, herrian zehar ibilbide bat burutu genuen. Eskolatik abiatuaz herriko plazara joan ginen, bertan polka bat dantzatu genuelarik. Ondoren AMMA BETELU-ra… Jarrai ezazu IOTEAK 2018 irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta etiketatu da

AGUR EKAI!

Otsailaren 15ean, duela astebete egin zuen Ekaik bere buruaz beste. 16 urteko gazte transexuala zen Ekai eta bere amak, Ondarroan, bere etxean topatu zuen hilik. 5. eta 6. mailako hainbat ikaslek familia eta lagunen minarekin bat egin eta eskolako atarian muraltxo hau jarri dute.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer?

Ikas Komunitatearekin (IK aurrerantzean) hasi ginenetik 2017 urtean, ekintza ugari burutu ditugu. Azkenetakoa zer nolako eskola nahi dugun amestea izan da. Amets garaia bukatu da eta orain aurrera jarraitzeko garaia iritsi da. Eta orain, non gauden kokatzeko, IK-aren inguruko laburpen bat egitea egokia litzateke. IK ikasketa dialogikoan oinarritzen da. Ikasketa dialogikoa 7 printzipioetan oinarritzen da:… Jarrai ezazu Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer? irakurtzen

Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera?

Aste hauetan izugarrizko bueltak emanten ari gara gure ametsei. Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera? Batzuk, errezenak, aurrera eramateko aukera izango dugu, denon laguntzarekin, ikasturtea bukatu baino lehen.Asteko gogoz gaude!! Beste batzuk, datorren urterako edo hurrengorako utzi beharko ditugu. Nahiko genuke errazago izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek,… Jarrai ezazu Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera? irakurtzen

Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin?

Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? ba, nahiz eta azkar gindoazela iruditu, oraindik gauza asko geratzen direla egiteko: “Betelu, 2018ko urtarrilaren 31, Gaur guraso gehiago etortzera animatu dira eta ametsak sailkatzen jarraitu dute. Baina ez zeuden iadanik sailkatuta? galdetuko duzue. Ba bai eta ez, multzo handietan banatu dira, baina gero askoz ere multzo txiki gehiago egin behar… Jarrai ezazu Zer pasa zen ametsen sailkapenarekin? irakurtzen