Book day

LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.

BARATZA MARTXAN DA

Aurtengo ikasturtean ere jarri dugu jadanik baratza martxan. DBH-ko ikasleak “ikastetxe sostengarria” arloan aritu dira dena presatzen, eta lan fin egin ondoren, LH eta HH-ko ikasleek prest daukate baratza nahi dituzten barazki eta landareak landatzeko. Txikienak hasi dira dagoeneko lanean, hona hemen irudi batzuk.

LH6 eta Maitane orientatzailea

LH6ko ikasleak LHko etapa bukaerara iristen ari dira, hori dela eta, Maitane orientatzailearen bisita izan zuten. Maitanek akademikoki orain arte lortutakoa azaldu zien, baita etorkizun hurbilean eman beharreko pausoak eta ikasketa mailan sartuko diren etapa berriaren nondik norakoak. Horrelako hitzaldiak interesgarriak dira, bai ikasleak zein puntutan dauden kokatzeko eta bai datorkienaren inguruan informazioa izateko.

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

LH1-LH2 BETELUTIK ATALLURA OINEZ

Bigarren hiruhilekoa modu ezinhobean bukatu dugu: Betelutik Atallura, Arribeko estartatik barrena, oinez joan gara! Eguraldi bikaina izan dugu, paraje dotoreak ikusi ditugu, naturaz gozatu dugu eta giro alaiean egin dugu bidaia. Enaitzek non bizi den ere erakutsi digu! Primeran pasa dugu!

Argitaratua
LH 1,LH 2 gisa sailkatuta

LH 1-LH2 IRUÑEAKO PLANETARIOAN

Martxoaren 26an, ostirala, 15 neska-mutilak Iruñeko Planetariora joan ziren. Bidaia kantuekin alaitu ondoren, Planetarioan sartu eta Mari, Basajaun, konstelazioak, planetak, Ilargia, Saturno, Marte….kontu asko ikusi eta ikasi ondoren, kanpoan hamaiketakoa egin eta ederki ibili ziren parkean. Ondoren, “zapira” sekulako saiakera egin zuten, gozatu ederra hartuz. Itzulerako bidaia ere primerakoa izan zen, kamioien markak asmatuz eta… Jarrai ezazu LH 1-LH2 IRUÑEAKO PLANETARIOAN irakurtzen

Argitaratua
LH 1,LH 2 gisa sailkatuta

JOLAS KOOPERATIBOAK ETA HERRITIK BUELTAXKA

3.zikloko ikasleek martxoaren 31n, jolas kooperatiboetan aritzeko aukera izan zuten. Talde lana sustatu, irabazlerik gabeko jolasak izatea, denen parte hartzea bultzatu eta bermatzea… horiek ziren gure helburuak eta lortu genuen. Honekin amaituta, herritik bueltatxo bat eman genuen eta presara gerturatu ginen. Bertan umeak gustora ibili ziren jolasean eta baita urarekin freskatzen ere.

Argitaratua
LH5,LH6 gisa sailkatuta