ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA

Laguntasuna, tratu ona, harreman osasuntsuak…oinarri dituzten jokabideak biltzen ari gara: “Egoera desegokien aurrean, ez gara ixiltzen.” “Gure eskolan elkar errespetatzea nahi dugu (goxo hitz egin, elkarlagunduz eta iritziak entzunez).” “Lagunak ongi tratatzen nautenak dira.” “Eskolan ez dugu jarrera matxista, homofobo edo arrazistarikonartuko.” “ETA ZUK? ZER DUZU ESATEKO?” Galdera hau erantzunez, bailarako txoko, elkarte, taberna eta… Jarrai ezazu ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA irakurtzen

LHL erronka inklusiboa

Bailaratik gertu martxan jarri den ekimen bati buruzko informazioa partekatu nahi dugu zuekin. 1 eta 43 urte bitarteko 6 leitzar familia elkartu dira , eta Leitza herri inklusiboagoa bilakatzeko egitasmo bat dute esku artean. LHL erronka jarri diote izena, eta kirola, elkartasuna eta auzolana uztartzea du helburu nagusi. Herri lan-sarea sortu nahi dute, ahalik eta oihartzun eta atxikimendu handienak eskuratzeko. Laguntzeko… Jarrai ezazu LHL erronka inklusiboa irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Mendialdeko azoka

Igandea, maiatzak 9, mendialdeko azoka ospatuko da Arriben. Bailaran burutuko den ekimena eta igande goiza ongi pasatzeko aukera paregabea.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Irakasleen formakuntza

Irakasleok aurrera jarraitzen dugu gure formakuntzarekin. Tertulia dialogikoak, talde interaktiboak… guk ere baliabide hauek martxan ditugu, gure ezagutza aberastu eta eguneroko lanean ikasleengan islada izan dezan.

Book day

LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.

BARATZA MARTXAN DA

Aurtengo ikasturtean ere jarri dugu jadanik baratza martxan. DBH-ko ikasleak “ikastetxe sostengarria” arloan aritu dira dena presatzen, eta lan fin egin ondoren, LH eta HH-ko ikasleek prest daukate baratza nahi dituzten barazki eta landareak landatzeko. Txikienak hasi dira dagoeneko lanean, hona hemen irudi batzuk.