ENGLISH WEEK

Pasa den astean LH5-6ko ikasleak Arguedas inguruan ibili dira. Bertan English Week-eko egonaldia egin dute Sendaviva natura parkean. Gustora egon dira eta ingelesa praktikatzeko balio izan du. Hona hemen argazki batzuk…

Argitaratua
LH5,LH6 gisa sailkatuta

Sexualitate tailerrak

Gizarte zerbitzuekin elkarlanean, LH5-6 eta DBH1-2-ko ikasleek sexualitateari buruzko tailerrak jaso dituzte. Jorratu beharreko beste arlo garrantzitsu bat iruditzen zaigu eta Itxaso Bakedano adituak lagundu gaitu ekimen honetan.

Argitaratua
DBH,LH5,LH6 gisa sailkatuta

ZARATE

Irailan egindako ekintza bat berreskuratu dugu, Azken Muga dinamikaren inguruan eginikoa hain zuzen. Antolakuntzatik, mural bat egitera gonbidatu gintuzten. Luixi Aldabururen laguntzaz, gure umeek beraien artista gaitasunak plazaratzeko aukera izan zuten. Gustora egon ziren umeak argazkietan ikusi daitekeen bezala. Laister eskolan, egun hartan egindako lanak ikusgai jartzeko asmoa dugu.

ERROMA

LH4-5-ko ikasleak ere proiektua lantzen ari dira. Kasu honetan Erroma ari dira lantzen. Aurkezpenak, maketak, apaingarriak… aukera desberdinak lantzeko aukera eta azken emaitza zein izango den ikusteko irrikaz.

Argitaratua
LH 4,LH5 gisa sailkatuta

Musika taldeen maketak

Lehenengo hiruhilekoan zehar LH4 eta LH5eko ikasleok musika talde desberdinak landu ditugu gelan. Honetarako, gustoko ditugun 4 musika talde aukeratu genituen:  Huntza, Plan B, AC/DC eta ETS. Ondoren, talde horietako bakoitzari buruzko informazioa bilatu genuen eta informazio horrekin kartelak eta maketak sortu genituen. Musika taldeen maketak egiteko lan asko egin genuen, eszenatokia, musika tresnak, mikrofonoak,… Jarrai ezazu Musika taldeen maketak irakurtzen

Book day

LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.