Talde interaktiboak ikasle ohiekin

Ikasle ohien bisita izan genuen pasa den astean eta talde interaktiboak beraiekin egiteko aprobetxatu genuen. Oso ongi atera ziren, ikasleak pozik urteetan beraien erreferentzia izan direnekin mahaia partekatzeko aukerarekin, eta ikasle ohiak ere gustora esperientzia honetan marraren beste aldean egotearekin. Oso aberasgarria suertatu zen denentzat, ea errepikatzeko aukera dugun. Eta badakizue ateak zabalik dituela parte… Jarrai ezazu Talde interaktiboak ikasle ohiekin irakurtzen

BERRIA ETA EKOGUNEA

LH5 eta LH6-ko ikasleak Berria egunkariaren egoitza bisitatzen izan ziren. Bertan, egunkariaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten eta gainera, Martxelo Otamendi zuzendariaren hitzaldi bat izan zuten. Eguna probestu asmoz, Ekogunera joan ziren. Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Ikasleek… Jarrai ezazu BERRIA ETA EKOGUNEA irakurtzen

Argitaratua
LH5,LH6 gisa sailkatuta

ARTS AND CRAFTS

GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen

Euskararen eguna

Pasa den azaroaren 29an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Honako izan zen egitaraua: -Lehenik, DBH-ko ikasleek Mikel Laboaren inguruko aurkezpen bat egin zuten. -Ondoren Asisko Urmeneta marrazkilariaren bisita izan genuen, eta marrazkilaritza ikastaro express bat jaso genuen. -Bukatzeko, euskal kanten inguruko karaokea bat egin genuen ikasle eta irakasle guztiek abestu genuelarik.

HH musika emanaldiak

Musikako saioetan kanta desberdinak lantzen aritzen dira gure ikasleak. Lanketa honen emaitza ez dute eurentzako bakarrik gordetzen, honela, eskolan zehar gela desberdinetan emanaldiak egiten dituzte. Kasu honetan, LH4 eta LH5-ko ikasleek landutakoa HH-koei erakutsi diete. Eskolan aspalditik lantzen dugun ekimena aurten ere martxan dago. Honen bidez, maila ezberdinen arteko interakzioa eta ezagutza bultzatuz.