Aurkezpenak

Berriro ere hasi gara gelan egiten ditugun lanak beste ikasleei erakusten eta aurkezten. Kasu honetan eskolako txikienei aurkeztu zaizkie. Alde batetik, Mikel Askaraik dinosaurioen inguruko aurkezpena egin zuen eta bestetik LH3ko ikasleek ingleseko aurkezpenak egin zituzten. Gustora egon ziren bai entzuten zeudenak eta baita aurkezten aritu zirenak. Seguru gehiago egiteko aukera dugula…

Book day

LIburuaren eguna ospatu dugu apirilaren 23an. LH-ko ikasle guztiek “bookmark” bana egin dute, beraiek irakurtzen dituzten liburuetan erabiltzeko. Honez gain, ikasle batzuk ingeleseko liburu batzuk landu dituzte etxean familiari kontatu eta partekatzeko asmoz.

LH 3-LH 4 TXANGOA

Oporrak baina lehenago, LH3 eta LH4ko ikasleek irteera bat egin zuten Iruñerrira. Bertan eskalatzeko aukera izan zuten baita beraien zentzumenak martxan jartzeko ere “zentzumenen parkean”. Hemen dituzue irudi batzuk…

Argitaratua
LH 3,LH 4 gisa sailkatuta

Lehen erronka iritsi da!!

Kaixo familia! Iritsi zaigu lehen erronka egina. LH3-ko Norak bidali digu hain zuzen ere, Zorionak Nora!! Oso ongi egin duzu. Igelaren oreka egin du, eta zeinen ongi mantentzen duzun oreka bi besoen gainean!! Lehenengoa izaten omen da zailena, behin lortuta ea gehiago iristen zaizkigun. Animatu guztiok eta parte hartu!!! https://drive.google.com/file/d/1wDDlEhKhnOKe-Go3ep2szyiywfKF_NXw/view

Koronabirusa ikasleentzat

Art-eko arloan, gaur egun bolo bolo dabilkigun gaiaren inguruko hausnarketa bat egiteko parada izan dute. Ikalseek marrazki edo eskulan bidez adierazi dute koronabirusa hitza entzunda zer datorkien burura. Hemen dituzue egin dituzten artelanak:

English lapbooks

LH5 gelako ikasleek ingleseko arloan lan interesgarria egin dute. Intza, Azkarate, Betelu eta Tolosaren inguruko informazioa landu dute eta informazioa horrekin lapbook-ak sortu dituzte. Honez gain, LH 1, 2 ,3 eta 4. mailatan aurkeztu zituzten. Oso esperientzia aberasgarria bailarako herrien eta ondoko herrien inguruko informazioa ikasleekin lantzea eta denekin partekarzea.