GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen
Kategoria: DBH
Euskararen eguna
Pasa den azaroaren 29an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Honako izan zen egitaraua: -Lehenik, DBH-ko ikasleek Mikel Laboaren inguruko aurkezpen bat egin zuten. -Ondoren Asisko Urmeneta marrazkilariaren bisita izan genuen, eta marrazkilaritza ikastaro express bat jaso genuen. -Bukatzeko, euskal kanten inguruko karaokea bat egin genuen ikasle eta irakasle guztiek abestu genuelarik.
Liburutegia berriro martxan
DBH2-ko ikasleak hasi dira berriro ere eskolako liburutegiaren funtzionamendua kudeatzen. Ikasleek liburu bat aukeratu eta etxera eramateko aukera dute, eta hau dena DBH2-ko ikasleek gainbegiratuko dute. Dinamika polita suertatu zen iaz, eta aurten talde berriak bide berdina jarraitzea erabaki du. Hona hemen irudi batzuk…
DBH-ko ikasleak patioa margotzen
Eskolako txoko desberdinak margotzen hasiak gara eskolan, alaitasun eta nortasuna emateko. Patioko batzordeak ideia bikainak izan ditu ekimen honen inguruan, eta DBH-ko ikasleek beren ekarpena egin dute eta margotzen egon dira egun hauetan. Oraindik ez dute erabat bukatu baina pixkanak egindako lanak ikus daitezke.
E.H.-ko Mendi erronka
Gaur DBH-ko ikasleak E.H.-ko mendi erronkako bidea balizatzen ibili dira. Arribeko bidegurutzetik Gaintzarako ibilbidea egin dute, eguraldiak lagundu ez arren animatu gara eta esperientzia polita bizi izan dugu. Eskerrak eman Iñigo Orejari halako aukera eskeintzeagatik, lasterketaren nondik norakoak erakutsi eta laguntzeko aukera emateagatik. Ea bihar dena ondo joaten den!! Zorte on denei!!!
Hondakinen kudeaketaren bideoa
DBH2-ko ikasleek eskolako hondakinen inguruko bideo bat burutu dute ikastetxe sostangarriko arloaren barruan. Bideo honekin, lehiaketa batean hartuko dute parte. Hondakinen inguruan eskolako funtzionamendua zein den azaltzen dute bertan.Bideoaren iraupenak 3 minutu baina gutxiagokoa izan behar zuen eta hemen beran duzue egindakoearen emaitza ikusi ahal izateko lotura. Ea zortea duten lehiaketan!! https://drive.google.com/file/d/1JV-zZVGBnVv0WSwaEnWu-pcqJaMCsW3Y/view?usp=sharing