ZARATE

Irailan egindako ekintza bat berreskuratu dugu, Azken Muga dinamikaren inguruan eginikoa hain zuzen. Antolakuntzatik, mural bat egitera gonbidatu gintuzten. Luixi Aldabururen laguntzaz, gure umeek beraien artista gaitasunak plazaratzeko aukera izan zuten. Gustora egon ziren umeak argazkietan ikusi daitekeen bezala. Laister eskolan, egun hartan egindako lanak ikusgai jartzeko asmoa dugu.

ERROMA

LH4-5-ko ikasleak ere proiektua lantzen ari dira. Kasu honetan Erroma ari dira lantzen. Aurkezpenak, maketak, apaingarriak… aukera desberdinak lantzeko aukera eta azken emaitza zein izango den ikusteko irrikaz.

Argitaratua
LH 4,LH5 gisa sailkatuta

Musika taldeen maketak

Lehenengo hiruhilekoan zehar LH4 eta LH5eko ikasleok musika talde desberdinak landu ditugu gelan. Honetarako, gustoko ditugun 4 musika talde aukeratu genituen:  Huntza, Plan B, AC/DC eta ETS. Ondoren, talde horietako bakoitzari buruzko informazioa bilatu genuen eta informazio horrekin kartelak eta maketak sortu genituen. Musika taldeen maketak egiteko lan asko egin genuen, eszenatokia, musika tresnak, mikrofonoak,… Jarrai ezazu Musika taldeen maketak irakurtzen

Menditik itsasora eta aterpea

LH3 eta Lh4ko ikasleak “Menditik itsasora” proiektuan parte hartu dugu. Lehenik, maiatzaren 17an, Beteluko Araxes ibaiaren inguruko animaliak eta landareak aztertzen egon ginen, Unai Otxoa eta Juanjo Altunaren languntzarekin. Maiatzearen 25tik 27ra  Zarauzko Igerain aterpetxean egonaldia izan genuen. Ostegunean, proektuaren ekintzaren barne, belanuntzian eta Donostiako Santa Klara irlan eguna pasatu genuen, bertako animaliak eta landareak… Jarrai ezazu Menditik itsasora eta aterpea irakurtzen

Argitaratua
LH 3,LH 4 gisa sailkatuta

LH4 San Donaton

San Donato ermitara bisita egin zuten ostiralean LH4ko ikalseak. Giro ederra izan zuten eta jolasteko denbora ere atera zuten. Beteluko txokoak ezagutzeko parada ona izan zuten.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

LH4 TALDE INTERAKTIBOAK

LH4-ko ikasleek talde interaktiboak burutu berri dituzte. Astero egiten den dinamika izan arren,oraingo honetan irudi bidez erakutsi nahi izan dizkigute eginiko ariketa desberdinak. Uxue eta Amaiaren laguntzaz aurrera eraman dute ekimena, eta bukatu ondoren errubrikaren laguntzaz beren taldekideak baloratu dituzte. Bukatzeko borobilean jarrita balorapen orokorra egin dute.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta